Txingudi Bertso Eskolako bost taldeek kurtso berria hasi dute
Irunabarrek koordinatzen duen egitasmoan izena emateko aukera dago oraindik, bai helduen eta baita gazteen ataletan
- JOANA OCHOTECO
- IRUN
Txingudi Bertso Eskolak hasiera eman dio kurtso berriari. 2003an martxan jarri zen egitasmoa hazi da urte hauetan zehar eta bost talde desberdin ditu jada. Irunabar bilguneak koordinatzen du Bertso Eskola eta bertako zenbait kidek ikasturte honetako xehetasunak azaldu zituzten, Irun eta Hondarribiko euskara zinegotziak Josune Gómez eta Arantxa Berrotaranekin batera; eta baita Michelle Muniozekin, Hendaiako hizkuntza politika delegatua.
«Urtez urte, jendea gero eta gehiago hurbiltzen ari da Bertso Eskolara. Bidasoa-Txingudi Par-tzuergotik egitasmo hau bultza-tzen jarraitu nahi dugu, euskara sustatzeko era bat da eta», azpimarratu zuen Arantxa Berrotaranek. «Ikastoletan bertso kurtsoak ematen dira, baina gazte eta helduei begira eskola honen jarraipena bultzatu nahi dugu».
Egoitz Zelaia, Aitor Errazkin eta Abel Zabala Irunabarreko kideak dira Txingudi Bertso Eskolako irakasleak. «Iaztik aurtengo urtera taldeen kopurua handitu da. Beraz, hirutik bost taldera igo gara», azaldu zuen Zelaiak. Hiru talde helduei zuzenduta daude: hasiberrientzat, maila ertaina dutenentzat eta aurreratuenentzat.
Laugarren talde bat haur eta gaztetxoena da. Gehienetan, «bederatzi edo hamar urtekin hasten dira, baina izan ditugu ere sei urteko partaideak». Bertsozaleak hamasei urte betetzen duten arte egoten dira sail honetan. Bosgarren taldea besteetatik bereizten da: 'Bertsolaritza tailerra' izenarekin, bertso idatziak edo gai-jartzaile lanak eskaintzen dira bertan.
Guztira, bost ataletan, Txingudi Bertso Eskolan 50 partaide daude, gutxi gorabehera. «Kopuru garran-tzitsua da, baina handitzen jarraitu nahi dugu». Nahiz eta talde desberdinetan banatu, «Irunabarretik denen kohesioa sustatzen dugu, eta egiten den lana ez da bakarrik klaseak ematea», azpimarratu zuen Egoitz Zelaiak. «Elkarrekin ekin-tzak antolatzen ditugu eta talde bakar baten sentsazioa bilatzen dugu». Adibidez, kurtso amaieran saio bat eskaintzen dute. Inguruko beste elkarteekin elkarlana sustatzea da beste ardatzetako bat.
Nahiz eta kurtsoa dagoeneko hasi den, Txingudi Bertso Eskolan parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dute oraindik. Interesatuok irunabar@gmail helbide elektronikora idatzi dezateke. Informazio gehiago lortzeko Irunabar bilgunearen web orria bisitatu daiteke ere, www.irunabar.wordpress.com helbidean.
Hasiberriak, maila ertaineko taldeka eta Bertsolaritza Tailerrka Junkal kalean dituzte saioak. Haur eta gaztetxoek EKT elkartean hartzen dituzte klaseak eta helduen maila altuko taldeak Jaizubiako Auzo Elkartean. Ordutegi zehatzak Irunabarreko web orrian kontsultatu daitezke.
Kabigorriko saioak
Irunabar bilguneko kideek gogorarazi zuten hileko lehen ostegunero bertso saio bat ospatzen dutela Kabigorri Ateneoan. 19:30ean hasten dira bertso-gau hauek eta antola-tzaileek nahi duten guztiei luzatu diete gonbitea bertan parte har-tzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario