miércoles, 14 de febrero de 2018

Autobus Elekrikoa Martxan jartzeko, Europatik dirua jasoko dute

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 13 de Febrero de 2018.

AUTOBUS ELEKTRIKOA MARTXAN JARTZEKO, EUROPATIK DIRUA JASOKO DUTE


Irunbus zerbitzuko L2 lineako autobusa Katean

Irunbus zerbitzuko autobusa.
Irungo Udaleko Mugikortasun saileko ordezkari Cristina Labordak jakinarazi berri duenez, Gipuzkoako lehen autobus zerbitzu elektrikoarentzat diru laguntza jasoko dute Europatik.
‘Smartmob’ proiektuaren barruan kokatu dute Europako Diru Funtsetik jasoko duten laguntza. Proiektu horretan, Irungo Udalak, Agglomeration Sud Pays Basque, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa eta Hendaiako Udalak egiten dute lan.
Autobus proiektu berrirako dirua jasotzeaz gain, inguruko bestelako egitasmoetarako, guztira, 2,1 milioi euroko diru laguntza jasoko dute (guztiak eskualde eta inguruan mugikortasun jasangarria sustatzeko). Horietatik, L-1 linea elektrizatzeko 392.971 euro inbertituko dituzte.
Autobus elektriko berria 2018 urtea amaitu baino lehen estreinatzea espero dute udaletik.

No hay comentarios: