sábado, 17 de febrero de 2018

Bigarren igogailua izango du Coloneko geltokiak

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 17 de Febrero de 2018.

Bigarren igogailua izango du Coloneko geltokiak

Geltokiko ataria eta Hendaiarako nasa lotuko ditu eta pareko nasarako pasagunea kenduko da
Sábado, 17 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h
 votos |¡comenta!
IRUN- Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarea erakundearen bitartez, argi berdea eman dio Irun-Coloneko geltokian Hendaiako noranzkoko nasan igogailu bat instalatzeko lanen lizitazioari, “Topoaren erabiltzaile guztiek geltoki horretan irisgarritasun hobea izan dezaten”. Honela, bigarren igogailu bat izango du geltoki honek, Mourlane Mitxelena eta Colon pasealekuaren beste aldean, geltokirako azpialdeko sarbidean dagoenarekin batera.
Ohar baten bitartez, igogailu berriaren jarduketak “198.370,65 euroko aurrekontua (BEZ aparte)” izango duela eta “egikaritzeko aurreikusten den epea hiru hilabetekoa” izango dela azaldu zuen atzo ETSk.
Horrez gain, “igogailua instala-tzean, nasen arteko trenbide pasagunea kentzeko lanei ekin eta sareko puntu horretan segurtasuna hobetu” egingo dela ere adierazi du Euskal Trenbide Sareak.
Erakunde publikoak igogailu berriari buruzko xehetasun teknikoak ere azaldu ditu. Honela, “lehen tartean, atariko forjaturaino, igogailua metalezkoa eta kristalezkoa izango den estrukturaren barruan” joango dela zehaztu dute.
Aldiz, “atariaren kotan, ondoko dendaren parte bat hartuz, fabrika estalkia izango du igogailu beriak, altzairu herdoilezinezko ukituekin. Igogailua elektrikoa izango da, mugikortasun urria duten pertsonek erabiltzeko modukoa, eta bi geraleku eta zazpi metroko ibilbidea izango ditu, nasen eta kaleko kotaren arteko maila aldaketa gainditu ahal izateko”, ETSk azaldutakoaren arabera.
BESTE IGOGAILUA, MARTXANIgogailu berriaz gain, atzo bertan berreskuratu zuen Topoaren ibilbidean hirugarren erabiliena den Colon pasealekuko geltokiak bere azpialdeko sarbidea, Mourlane Mitxelenako igogailua egokitzeko egin diren lanen ostean. “Edikuluaren atzealdean ate bat jarri eta botoi sistema aldatzeko, igogailua otsailaren 6tik 15era ixtea beharrezkoa” izan dela zehaztu du Euskal Trenbide Sareak. - X.S.

No hay comentarios: