viernes, 16 de febrero de 2018

Katea Auzoak Igandean ospatuko ditu Inauteriak

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 15 de Febrero de 2018.

KATEA AUZOAK IGANDEAN OSPATUKO DITU INAUTERIAK



Katea auzoko Inauterien irudia.
Datorren iganderako (hilak 18) inauteri festa antolatu dute Katea auzoko bizilagunek. Dagoeneko zazpigarren edizioa da aurtengoa, eta aurrekoetan bezala, Elatzea-22 Academy, Gazte Landetxa, San Vicente de Paul, La Salle, Santiagoko deabruak, Aurreratu, El Pilar eta Belaskoko konpartsek hartuko dute parte festan. Ondorengoa da egitaraua:
  • 11:30ean, Konpartsak Errotaxarretik abiatuko dira. Auzoko kuadrillei mozorrotzeko eta desfilean parte hartzeko deialdia luzatu diete.
  • 12:30ean, dantza erakustaldia egingo dute pilotalekuan. Horrez gain, diskofesta ere antolatu dute, eguna girotzeko. Bitartean, hamaiketakoa hartuko dute desfileko partaide guztiek.


Katea auzoko inauteri festako kartela.

No hay comentarios: