jueves, 24 de mayo de 2018

‘Paperezko lekukoak’ dakar GazteArtean Expo programak

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el jueves día 24 de Mayo de 2018.
KULTURA

‘Paperezko lekukoak’ dakar GazteArtean Expo programak

Martindozenean ikusgai izango dira Andrea Escargot irundarraren lanak, etzitik ekainaren 30era bitarte
2018(e)ko maiatzaren 24a, osteguna - 06:03etan eguneratua
(@irun_informa)
IRUN- Andrea Escargot artista gazte irundarraren Paperezko lekukoakizango da etzi hasi eta ekainaren 30era bitarte, Irungo Udaleko Gazteria arloak eta honen GazteArtean Expo erakusketen programak luzatuko duten proposamen berria.
Erakusketa hau osatzen duten lanek “dagoeneko oso urrunekoa egiten zaigun gertuko iragan bateko egoera eta pertsonaiak akuarelaz margotutako paper moztuan egindako konposizioetan” erakusten dituztela eta helburu nagusia “galduta edo galtzeko zorian dauden espazio, gauza eta ogibideen berotasuna eta xarma gogora ekartzea” dela azaldu du artistak berak, atzo Martindozenea gaztelekuan egindako aurkezpenean.
Andrea Escargot Irunen jaio zen 1988an eta txiki-txikitatik sormenak eta arte plastikoek presentzia handia izan dute bere egunerokoan. Gasteizeko Letren fakultatean Artearen Historia ikasi zuen eta ondoren, Goi Mailako Moda eta Patroigintza ikasketak burutu zituen. Hala ere, ilustrazioa izan da betidanik bere pasioa eta modu autodidaktan bada ere, arlo honetan trebatuz joan da bere karrera akademiko eta profesionala.
IRUDIMEN HANDIKOAGazteriako zinegotzi den Mónica Martínezek eta GazteArtean Expo egitasmoa koordinatzen dituen Garikoitz C. Muruak, beraien aldetik, “berriro ere, irudimen handiko proposamen bat, gazteek pentsatuta eta gazteei eskainia” ikusgai izango dela azpimarratu dute.
Paperezko lekukoaketzi zabalduko dute 18.30ean eta ekainaren 30era arte izango da ikusgai. - X.S.


No hay comentarios: