SANTIAGOKO DEABRUEN PUZZLE TXAPELKETAK BADITU IRABAZLEAK
Joan den igandean (hilak 13), familia arteko edota taldekako XVI. Puzzle Txapelketa egin zuten Palmera Montero auzoko Zura jatetxearen aurreko plazan. Gutxienez bi lagun eta gehienez lau pertsonako taldeek hartu zuten parte.
Lupe Coca (42 urte), Aitor Gonzalez (41 urte), Julen Perez (18 urte) eta Asier Gonzalez (7 urte) irundarrek osatutako taldeak irabazi zuen hamaseigarren puzzle txapelketa. Bigarren postua Laura Ubillos (44 urte), Amaia Urbillos (51 urte) eta Enara Ruizek (7 urte) osatutako taldeak eskuratu zuen. Silvia Gonzalez (38 urte), Marina Vendrell (45 urte), Naiara Santxo (15 urte) eta Carla Santxoren (10 urte) taldea, berriz, hirugarren sailkatu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario