jueves, 17 de mayo de 2018

Zporeak egitasmoa Laguntzeko afaria, Naroa Kafetegian

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 16 de Mayo de 2018.

ZAPOREAK EGITASMOA LAGUNTZEKO AFARIA, NAROA KAFETEGIAN

zaporeak

Zaporeak-en Bidasoko boluntario taldea.
Zaporeak egitasmoak Grezian dauden errefuxiatuekin lanean jarraitzen du. Egun, 800 errefuxiaturi jaten ematen die Atenasko Victoria Social Center gunean. Horrekin aurrera jarraitzeko laguntza behar du Zaporeak-ek, hori horrela, laguntza behar du egitasmoak aurrera egiteko, eta ahalik eta errefuxiatu gehienei jaten emateko. Hortaz, Irungo Naroa kafetegian (Iparralde hiribidea, 5) afaria antolatu dute, 21:30ean. 26 euroko prezioa dute tiketek. Bidasoan Zaporeak-ek duen boluntario taldeak antolatu du elkartasunarekin zita. Naroan bertan eros daitezke afarirako txartelak.
Ane Rekondok eta Borja Vaquerizok prestatu dute ostiralean Naroan jan ahal izango den menua: ahate eta fruitu lehor entsalada epela, bakailaoa ziazerba kremarekin, txerri masail gisatua, eta postrerako esne gainez betetako petit-chouxak txokolate saldarekin. Izugarri goxoa.
Jaki horiek egiteko lehengaiak elkartasun keinu bidez lortu dituzte, hainbat jaki hornitzailek bat egin dutelako egitasmoarekin: Irustak bakailaoa eman die, Kutixak ahatea, Otorduk masailak, Sein Izarrek ardoa, eta Keler etxeak garagardoa.
Egitasko zehatz honetaz gain, beste asko jarri ditu abian Bidasoko Zaporeak-en boluntario taldeak, Horen artean elkartasun bonoa dago.

No hay comentarios: