jueves, 15 de noviembre de 2018

Auto Berria erosi nahi dutenek hitzordua dute asteburuan Ficoban

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércolesd día 14 de Noviembre de 2018.

AUTO BERRIA EROSI NAHI DUTENEK HITZORDUA DUTE ASTEBURUAN FICOBAN


Ehunka eta ehunka auto probatu eta erosteko aukera eskainiko dute hiru egunez.
Ficoauto 2018 azoka jada hemen da. Datorren ostiralean (hilak 16) zabalduko ditu ateak Gipuzkoako aukerako ibilgailuen VI. azokak, eta igandera bitarte luzatuko dute.
Orotara, 33 enpresa izango dira 10.000 metro koadro gorako erakusketan. Gainera, 42 stand ezberdin jarriko dituztela jakinarazi dute Ficobatik. Ibilgailu gama guztiak ikusteko aukera izango da Ficoauton, eta auto horien prezioa ere askotarikoa izango da. Ohiko autoez gain, autokarabanak edota ibilgailu industrialak erosteko aukera ere izango dute bisitariek. Gainera, finantzazioa, aseguruak, tasazioa, salmenta kudatzea edota autoeskolako ikastaroak egiteko zerbitzua ere eskainiko dute bertan. Denek izango dute aukeratutako autoa probatzeko aukera.
Sarrera doan izango dela jakinarazi dute, baita aparkalekua ere. Ordutegia, ondorengoa izango da: ostiralean (16:00etatik 20:00etara) eta larunbat eta igandetan (10:00etatik 20:00etara, etenik gabe). Informazio gehiago,Ficoauto-ren webgunean eskuragarri dago.

No hay comentarios: