sábado, 10 de noviembre de 2018

Bob Beamon eta Niurka Montalvo atleta ospetsuak , Irunen Bisitan

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 9 de Noviembre de 2018.

BOB BEAMON ETA NIURKA MONTALVO ATLETA OSPETSUAK, IRUNEN BISITAN

Udaleko ordezkariek harrera beroa egin diete bi kirolariei.
Nazioarteko Atletismo Zine Jaialdia eta Behobia lasterketa erraldoia dela eta, bisita berezia jaso dute gaur Irungo Udalean. Bob Beamon eta Niurka Montalvo atleta ospetsuak hirian daude, eta udaleko ordezkarien aldetik harrera beroa jaso dute.
Jose Antonio Santano alkateak opari berezia eman die bi kirolariei; akuarelaz egindako Javier Sagarzazu eta Javier Aranbururen  ‘Paseos por Irun’ liburuxka jaso dute.
1958. Mexikoko Joko Olinpikoetan luzera jauzian Baemonek munduko errekorra ezarri zuen. Eta gaurko harrerarako, orduko protagonista bat ekarri dute: suzi olinpikoa ekarri dute Irunera Bartzelonako Museo Olinpikotik.

No hay comentarios: