viernes, 16 de noviembre de 2018

Euskara ahoan eta bihotzean

Noticia publicada en Diario Vasco,el viernes día 16 de Noviembre de 2018.

Euskara ahoan eta bihotzean

Sareuskako kideek aurten Irunen ospatuko den Mintzodromoa aurkeztu zuten eta Euskaraldiari babesa azaldu zioten. / F. DE LA HERA
Sareuskako kideek aurten Irunen ospatuko den Mintzodromoa aurkeztu zuten eta Euskaraldiari babesa azaldu zioten. / F. DE LA HERA

Nazioarteko Egunaren inguruko ekimenak, Euskaraldiak eta Mintzodromoak hizkuntzan murgiltzeko aukera eskainiko dute

JOANA OCHOTECO IRUN.
0
Euskara, bihotzetatik ahoetara, izango da datozen asteetako erabateko protagonista. Euskaraldia, hamaika egunez hizkuntz honetan bizitzea proposatzen duen ekimena, hastear dago. Honekin batera, eta Euskararen Nazioarteko Egunari begira, ekitaldi ugari antolatu dira Irunen.
Mónica Martínez Euskara ordezkariak, Arantza Zulet Normalizazioko teknikariak, eta Unai Oiar- tzun eta Maite López de Arbina, Euskaraldiaren ekimenak antolatu dituen taldeko kideek, programaren berri eman zuten. Euskaraldia «hizkuntz ohiturak aldatzeko ekin-tza da», gogorarazi zuen Maite López de Arbinak. Unai Oiartzunek aipatu zuenez, dagoeneko 2.100 bagun baino gehiagok eman dute izena Irunen Euskaraldian parte hartzeko. Baina izena emateko epea zabalik dago oraindik: larunbat eta igande honetan, taldeko kideak San Juan plazan izango dira, liburutegiaren ondoan, 'Ahobizi' eta 'Belarriprest' izateko txapak banatzen.

Euskaraldia 350 udalerrietan burutuko da azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte, baita Irunen ere. Ekimen honi babesa azaldu zioten, hain zuzen ere, Sareuskako kideek aurtengo Mintzodromoaren aurkezpenean. Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Hego Lapurdiko Euskal elkargoak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak sortutako sarea da Sareuska, eta aurten Irunen, azaroaren 23an, burutuko du bere Mintzodromoaren bosgarren edizioa. Beste urteetan abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, antolatu ohi da, baina aurten, Euskaraldia dela eta, Mintzodromoa ekimen honen lehenengo egunean ospatzea adostu da.

Lagunarteko giroa

Mendibil Merkataritza gunean, goizeko 10:00etatik 12:00etara eta giro xamur eta lagunartekoan, euskaraz mintzatzeko aukera eskainiko da aurreko edizioen antzeko dinamika jarraituz: bertaratzen direnak, tokian tokiko zein egunerokotasuneko gaien inguruan mintzatuko dira taldeetan. Hiru gai ezberdin proposatuko dira 15 minutuz min- tzagai gisa eta hizketalditxo hauetariko bakoitza lagun talde ezberdinarekin egingo dute.
Julian Iantzik aurkeztuko du ekitaldia eta pertsonaia ezagunek ere parte hartuko dute: Ane Saseta Bidasoa XXIeko presidentea eta igerilari ohia, Ander Elosegi piraguista eta Javier Muguruza musikaria izango dira Mintzodromoan. Amaieran Iker Lauroba eta Leire Leturia musikariek emanaldia eskainiko dute. Mintzodromoan parte hartu nahi dutenek www.irun.org/euskara web gunean eman behar dute izena.
Beste aldetik, Euskara udal arloak egitarau zabala antolatu du: Euskaraldiaren irekiera ekitaldia azaroaren 23an ospatuko da San Juan plazan, 17.30etik aurrera, eta zuzeneko musika izango da Mugaldekoak taldearen eskutik. Beste aldetik, Amaia Kultur Zentroan zenbait proiekzio antolatu dira: besteen artean, Fermín Muguruzaren 'Black is beltza' dokumentala edo 'Errementari' filma izango dira ikusgai azaroaren 27tik abenduaren 2a arte burutuko den programaren barne. Irunen Kantuz saio bat abenduaren 1ean, bertsolariak eta txistulariak abenduaren 2an, Gazte Mintzodromoa eta jai bat abenduaren 3an...
Maite López de Arbinak esan zuen bezala, «bihotzez espero dugu ekimena ahalik eta ongien atera- tzea, eta hizkuntza ohiturak astin- tzea. Irribarrea ahoan, zabaldu ateak euskarari!».

No hay comentarios: