sábado, 19 de enero de 2019

Aldundiak eguneko zentro berria ireki du Bidasoaldean

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 19 de Enero de 2019.

Aldundiak eguneko zentro berria ireki du Bidasoaldean

Emausek kudeatuko duen gune berria ezartzeko 23.500 euroko inbertsioa egin da eta hamar plaza eskaintzen ditu
Sábado, 19 de Enero de 2019 - Actualizado a las 06:03h
Olano eta Peña, zentro berriko arduradunekin.
Olano eta Peña, zentro berriko arduradunekin.
Olano eta Peña, zentro berriko arduradunekin.
IRUN- Diputatu nagusia, Markel Olano, Irunen izan zen atzo goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri duen Bidasoaldeko eguneko arreta zentro berria bisitatzeko. Gune horretan, hamar plaza eskaintzen zaizkie gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonei;Olanok aipatu zuenez, azken hauekin, lurralde osoan jada 129 plaza dira guztira.
Zentro berria egiteko 23.500 euroko inbertsioa egin du Aldundiak, gizarte zerbitzuetarako 2018ko inbertsioen foru planeko deialdearen finantziaketarekin. Gune hauen helburua, diputatu nagusiak adierazi zuen bezala, arreta ordu tarte zabal batean zerbitzu “malgu, ireki eta gertukoa” eskaintzea, bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonei “autonomia mailarik handiena” emateko eta gizarteratzen laguntzeko.
Maite Peña, Gizarte Politikako diputatuarekin batera egin zuen bisitaldian, Olanok gizarte bazterketa diru-sarrera edo enplegu faltan egotea soilik ez dela azpimarratu zuen. Pertsona horien egoerak “baliabide pertsonal eta materialekin eta inguruarekiko harremanekin” lotura du, diputatu nagusiaren hitzetan.
Horregatik, Aldundiak Gipuzkoan zehar ezarri dituen eguneko zentro horietan esku-hartze psikosoziala, gizarte eta hezkuntzakoa eta okupazionala jartzen dira jomugan;hau da, ez dira gaitasun okupazionalak soilik lantzen. Aldiz, lan integral bat egiten da, erabiltzaileek komunitatean gizarteratzeko prozesuan baliagarri izango zaizkien oinarrizko trebetasun pertsonalak eta sozialak eskura ditzaten. Zentzu horretan, prozesu guztia kasu bakoitzera egokitzea da Aldundiaren asmoa. - J.G.

No hay comentarios: