jueves, 17 de enero de 2019

Via Irun proiektuaren hitzarmena, sinatuta

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 17 de Enero de 2019.

Via Irun proiektuaren hitzarmena, sinatuta

Sinaduran, Irungo alkate Jose Antonio Santanoz gain, besteak beste, Espainiako Sustapen ministro Jose Luis Abalos, eta Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapia izan ziren.
Sinadura aurretik ordezkariek ateratako irudia.
Irungo tren eremua berreskuratzeko eta hiriaren birsorkuntzarako proiektuak erakunde guztien oniritzia jaso berri du. Hala, atzo (hilak 16), Irungo udaletxean, Via Irun proiektuaren hitzarmena sinatu zuten. Bertan, Irungo alkate Jose Antonio Santanoz gain, besteak beste, Espainiako Sustapen ministro Jose Luis Abalos, eta Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapia izan ziren.
Sinadura udalaren, aldundiaren, Euskal Trenbide Sareak-en eta ADIFen adostasunaren ostean iritsi da. Sinatzeko ekitaldi ofizialaren aurretik ordezkari guztiak Txanaleta plazara gerturatu dira, proiektua diseinatzeko orain arte emandako pausuak zeintzuk diren ikusteko (bertan informazio puntu bat jarri du udalak).
Udaletik nabarmendu dutenez, “trena hirira iritsi zenetik, hirigintza birsorkuntza proiekturik garrantzitsuena” izango da Via Irun. Era berean, Gipuzkoarako ere proiektu “estrategiko eta garrantzitsua” izango dela diote, iraunkorra eta abangoardista.

No hay comentarios: