Behobiatik Punttara doan bidegorria berriztatuko da
Irungo Udaleko Obra arloak lizitaziora atera du kaltetutako zoladuraren zatiak konpontzeko proiektua
Irungo Udaleko Obra arloak jakinarazi du abian dagoela Bidasoa ibaiaren ertzetik doan bidegorriaren zati batzuk konpontzeko proiektua, Behobiako nazioarteko zubitik Punttaraino.
Honela azaldu du Cristina Laborda ordezkariak: “ibilbide atsegin bat da, Bidasoa ibaiaren ertzetik doana. Eremu horretan zuhaitz asko daudenez, eguzki ateratzen den egunetan eta bero handia egiten duenean, itzalpean egoteko plan ederra da. Baina denboraren joanean zati batzuetan sustrai batzuk atera dira azalera eta konpondu beharreko zulo eta irtengune batzuk sortu dira”.
Hori dela eta, obraren proiektuaren xedea zoladuran jarduketa bat egitea da, baldintza egokienetan uzteko oinezkoentzat eta bizikletarientzat. Bidegorriaren luzera 1.150mkoa da Hendaiarekin konektatzen duen zubitik Punttako gasolindegiraino eta 3.160 m2ko azalera du. Jarduketa horretarako jaso da auzoko elkarteko eskaera bat. Asfaltatzeko lanak amaituta, dagokion seinaleztapen bertikala eta horizontala markatuko dira bidegorrian.
Bestalde, Borja Olazabal Mugikortasun ordezkariak hau adierazi du: «jarduketa hau baztertuta utzi behar ez dugun lan-ildo batean dago, alegia hirian ditugun bidegorriak mantendu egin behar ditugu, kasu honetan, hemen ondoan daukagun eta Bidasoko korridore berdearekin lotzen gaituen bitxi horrekin. Bidegorri berriak sortzea oso ondo dago, eta horretan gabiltza, baina bestalde, garrantzitsua da urte hauetan egin direnak baldintza onetan gozatzea».
Inbertsioa egiteko, Obra arloak de 99.910,85 euroko aurrekontua du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario