viernes, 13 de diciembre de 2019

Jolasa, euskararen familiarteko transmisioa bultzatzeko

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 12 de Diciembre de 2019.

Jolasa, euskararen familiarteko transmisioa bultzatzeko

Haurrei begirako jolas dinamizazio musikatua egingo dute larunbatean, Familia Ola programaren barruko egitarauan.

familia olaFamilia Ola egitasmoaren barruko ekintza bat.
Irungo Udalak, Euskara arloaren bitartez, Merezi duelako! proiektua hasi zuen iaz, «euskararen familiarteko transmisioa sustatzeko asmoz». Bada, egitasmo horren barruan, Familia Ola programa aurki daiteke; 2 urtetik 8 bitarteko haurrei bideratutakoa.
Familia Ola programaren barruko egitarauan, datorren astebururako haurrei begirako jarduera berezia antolatu dute. Zehazki, euskaldunentzako eta hizkuntza ongi jakin ez baina euskararen erabilera sustatu nahi dutenentzako bideratutako jarduera izango da.
Bada, datorren larunbaterako (hilak 14) Txantxariak ekitaldia egingo dute Arbelaitz kalean, 11:00etatik aurrera. Munduan zehar han eta hemendik bueltaka dabiltzan pertsonaiak dira Txantxariak. Kasu honetan, Braulio astoarekin batera Zabaleta pertsonaia izango dute bidelagun bertaratutakoek. «Jolas dinamizazio musikatu bat izango da, denak dibertigarri, denak gogo-gozagarri». Ordu eta erdiko iraupena izango du.

No hay comentarios: