miércoles, 18 de diciembre de 2019

Zein da Joana Maiz?

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el miércoles día 18 de Diciembre de 2019.

Zein da Joana Maiz?

Ostegunean, 19:00etatik aurrera eta Aitzondo Irungo Euskara Taldeak antolatuta, Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe bien artean egindako komikia aurkeztuko dute
0
20
Joseba Larratxe eta Yurre Ugarteren lehenengo nobela grafikoaren protagonistak, Joana Maizek, uko egingo dio euskal historia kanonikoaz diharduen gidoi bat filmatzeari, eta castingean baztertutako atsoa berreskuratuko du, bere bertsioaren ardatz bihurtzeko; etxetik kaleratua izatekotan den andre zaharra. Bizi-une ezberdinetan dauden bi antigona hauentzat, erresistentzia izango da jarrera askatzaile bakarra.
Ostegunean, kale Nagusiko Brontë Liburu-dendan, 19:00etatik aurrera eta Aitzondo Irungo Euskara Taldeak antolatuta, Yurre Ugartek eta Joseba Larratxek Harriet Ediciones argitaratutako komikia aurkeztuko dute. Garbiñe Ubedak, kazetari tolosarrak, gidatuko du ekitaldia.
Yurre Ugarte Tolosan jaio zen, baina duela urte asko Irunen bizi da eta liburutegiko euskara irakurketa tailerra zuzentzen du. Joseba Larratxe, berriz, Bidasoa ibaia itsasoratzen den inguru honetan jaio zen.
Komikia euskaraz edo gazteleraz erosi daiteke, baina ekitaldia euskaraz izango da. Sarrera, betiko moduan, dohain izango da.

No hay comentarios: