martes, 25 de abril de 2017

Estalitako gune berria du Irungo Txingudi ikastolak

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 25 de Abril de 2017.

Estalitako gune berria du Irungo Txingudi ikastolak

31 metro luze, 18 zabal eta 8,70 eta 10,77 arteko altuera ditu egitura berriak
XABIER SAGARZAZU - Martes, 25 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Txingudi ikastolako patioan estreinatu duten estalitako espazio berriaren itxura.

Txingudi ikastolako patioan estreinatu duten estalitako espazio berriaren itxura.

IRUN 
- Aste Santuko oporretatik bueltan, Irungo Txingudi ikastolako ikasleek, eskolako jolastokian, atletismo pistaren barnealdeko espazioan, estalitako gune berria estreinatu dute, 2016ko aurrekontu parte-hartzaileetan bozkatuena izan zen proiektuaren gauzatzea izan dena.
“Estalkiaren egitura egurrezkoa da eta 30 metro luze, 18 zabalean eta 8,70 eta 10,70 metro arteko altuera ditu. Alboetan euria eta haizearengandik babesteko jarri diren panelekin batera, jolaserako, aisialdirako eta edozein kirol praktikatzeko erabilgarri bihurtu da gune hau”, azaldu zuen atzo Miguel Oterok, Campezo Obras y Servicios enpresak 245.254 euroko aurrekontuarekin burutu duen obraren zuzendariak.
Iazko aurrekontu parte-hartzaileeetako proiektu bozkatuena egitean egon den “komunikazio aparta” eskertu dute eskolatik
Honekin batera, Josune Gómez eta Cristina Laborda, Hezkuntza eta Obra arloetako zinegotziak, Txingudi ikastolako Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkun-tzako zuzendariak, eta Silbestre Balerdi, ikastetxeko guraso elkarteko presidentea ere han izan ziren.
PARTE-HARTZEA Bai Balerdik eta bai Haur eta Lehen Hezkuntzako zuzendari den Ana Erasunek, “proiektu honetan benetako parte-hartzea” egon dela azpimarratu zuten; “ez bakarrik aurrekontuetarako jendeak bozkatu zuelako”, baizik eta gero, errekaren eta GI-636 errepidearen gertutasunak baldintzatu duen egitasmo honen “kokapena aukeratzeko, xehetasun teknikoak zehazteko eta obra bera egiteko, Udala eta enpresaren aldetik komunikazio jarrera aparta egon delako”, esan zuten.
Eskolaren bizitzan garrantzitsua izango den estalki berri honekin batera, Irungo Hezkuntza arloak “35.066 euroko aurrekontuarekin, Txingudi ikastolako atletismo pistaren asfalto-zoladura berritu eta beste zenbait hobekuntza-lan” ere burutu dituela esan zuen Josune Gómez zinegotziak.

No hay comentarios: