lunes, 25 de junio de 2018

(Galeria)Irungo Gazteak Sanmartzialetarako Prest

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el sábado día 23 de Junio de 2018.

[GALERIA] IRUNGO GAZTEAK, SANMARTZIALETARAKO PREST

Sekulako giroa izan da Ficobako bi pabiloitan.
Ficoba txiki utzi dute ehunka eta ehunka irundarrek. Betti Gotti elkarteak behar bezala ospatu ditu hamar urteak, San Pedro eta San Martzial jaietako Herri Bazkari klasikoarekin; bi pabiloi oso bete dituzte ia 1500 pertsonek. Gaur arratsaldean hasiko dira ofizialki aurtengo sanmartzialak, baina dagoeneko gazteek hasiera eman diote. Giroa paregabea izan da, nabaria da jada jaiak iritsi direla.
Luze joko du egunak. Bazkaria ostean, dantzaldia egingo dute, eta ondoren, Burrunba Elektrotxarangak dantzan jarriko ditu bertaratutako gazteak. 20:30ean kuadrillak Urdanibia plazara itzuliko dira, gaueko kontzertuekin gozatzen jarraitzeko.
HITZA Ficobako bazkarian izan da, eta bertan zenbait irudi bildu ditu:

No hay comentarios: