martes, 28 de agosto de 2018

Eraiki Dantza Taldeak, 40 Urte

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 27 de Agosto de 2018.

ERAIKI DANTZA TALDEAK, 40 URTE


Eraiki dantza taldeko kideak. Argazkia: Eraiki.
Irungo Eraiki Dantza Taldeak 40 urte beteko ditu aurten. Hamarkada luzeko ibilbidea ospatzeko, datorren irailaren 22an festa egun luzea antolatu dute.
Atzo eta gaurko dantzariak bilduko dituzte, eta hala, belaunaldi ezberdinetako dantzariek auzoan zehar zenbait dantza saio eskainiko dituzte. Emanaldian parte hartzeko, Eraikiren helbidera idatzi beharko dute interesdunek. Datorren irailaren 2an eta 16an (11:30tatik 13:00etara) eta irailaren 14an eta 12ean (19:30tatik 21:00etara) egingo dituzte entseguak. Bestetik, bazkari erraldoia egingo dute Behobiako plazan, 30 euroan helduen menua eta 12,5 euroan gazteena (16 urte bitarte). Herritar orori luzatu diote egun handian parte hartzeko gonbita.
1978 urtean Behobia auzoan sortutako taldea da Eraiki, auzoan eta hirian euskal kultura dantzaren bitartez bultzatzeko asmoz. Ordutik, Irun eta Euskal Herriko hamaika plaza eta kale dantzan jarri dituzte, hiriko erreferenteetako bat bilakatzea lortu arte. Taldearen egitasmoena artean, Iñude eta Artzainen konpartsa, Puska Biltza edota Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklorea dira aipagarrienak.

No hay comentarios: