martes, 15 de enero de 2019

Koop Fabrikak ekintzailetza sozialari buruzko doako formazio egitaraua antolatu du

Noticia publicada en Diario Vasco,el martes día 15 de Enero de 2019.

Koop Fabrikak ekintzailetza sozialari buruzko doako formazio egitaraua antolatu du

Programa gaur hasiko da, Erromes plazako egoitzan, eta hilabetero saio bat eskainiko du ekaina arte

M. A. I. IRUN.
0
Bidasoako Koop Fabrikak ekintzailetza sozialaren inguruko formazio egitaraua burutuko du hurrengo hilabetetan. Saio guztiak doakoak izango dira eta Koop Fabrikaren lokaleetan ospatuko dira, Aixin Zolua kaleko 5. zenbakian. Sarrera nagusia Erromes plazan kokatzen da.
Egitarau honen helburua «ekin-tzailetza ikuspegi sozial eta kolektiboan gauzatzeko tresnak ematea izango da, eta era berean egiteko horretan gabiltzan pertsona eta kolektiboak saretzea. Beste eredu ekonomiko bat posible da eta hemen dago», azaldu zuten Koop Fabrikako kideek. Saioetan parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du aldez aurretik. Horretarako, bidasoa@koopfabrika.eus helbidera idatzi dezakete edo egoitzara gerturatu.
Gaur, urtarrilak 15
'Enpresaren kudeaketa ikuspegi feministatik'.
Otsailak 12
'Libre office software librea'.
Martxoak 12
'Interkooperazio tresnak'.
Apirilak 9
'QGIS software librea'.
Maiatzak 14
'Finantza etikoak'.
Ekainak 11
'Datuen babesa'.
Ordutegia. Saio guztiak 10
00etan burutuko dira.
Egitaraua gaur bertan hasiko da, 'Enpresaren kudeaketa ikuspegi feministatik' saioarekin. Enara Iruretagoienak (Ara!Gorputz eta Ziklikoki bizitzen) zuzenduko du hitzaldia, goizeko 10:00etan. Enpresaren kudeaketa ikuspegi feministatik lantzeko hainbat kontzeptu eta tresna konpartituko dira.
Otsailaren 12an, Hiritik At kooperatibako Iker Eizagirrek Libre Office software askeari buruz hitz egingo du, 10:00etan baita ere. Testu prozesatzaileak, kalkulu orriak, aurkezpenak eta bestelako herraminten inguruko oinarrizko formakuntza eskainiko du. Hilabete bat ondoren, martxoaren 12an, Iban Esteibarlandak Hiritik Ateko kidea den ere 'Interkooperazio tresnak' hitzaldia eskainiko du.
Apirilak 9ko saioaren gaia software askea izango da berriz, baina orduan QGIS informazio geografikoko sistema libreari buruz hitz egingo du Izarkomeko Aitor Garciak. Maiatzaren 14an, Amaia Oleagak eta Liher Gonzalezek (Koop 57) 'Finantza etikoak' hitzaldia eskainiko dute. Ekainaren 11an, Jon Turrillas (Biaintik) izango da Koop Fabrikan 'Datuen babesa' saioa zuzentzeko.

No hay comentarios: