miércoles, 16 de enero de 2019

Maushaus laborategiak dinamizatuko du Urdanibia Berri ingurua

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 16 de Enero de 2019.



Maushaus laborategiak dinamizatuko du Urdanibia Berri ingurua

Arte garaikidea baliatuz hiriko auzoak dinamizatzea. Hori da 'Barrio Creativo' programaren helburu nagusia, eta dagoeneko datozen ekintzak antolatu dituzte.
Talde motorrak Maushaus laborategia aukeratu du prozesu artistikoa egiteko.
‘Auzo sortzaileak’ egitasmoa bueltan da 2019 urte hasierarekin batera. Hirugarren edizio honetan, bizilagunak berriz ere protagonista nagusiak izango dira. Arte garaikidea baliatuz hiriko auzoak dinamizatzea. Hori da ‘Barrio Creativo’ programaren helburu nagusia, eta hurrengo geltokia Urdanibia Berri ingurua izango da.
Hala, programa diseinatuta, bizilagunen proposamenak artistikoki islatuko dituen artistaren bila ibil dira azkenaldian, eta dagoeneko aukeratu dute. Artean eta arkitekturan aditua den Maushaus laborategiak egingo du prozesu artistikoa. Maushaus gazteei zuzendutako heziketa artistikoaren inguruko proiektua da, eta zenbait tailerren bidez, arkitekturarekiko edota hiriko hizkuntza ulertzeko harreman horiek irakasten dituzte.
Egitasmoko talde motorrak gaur egingo du bilera, Uztarri-Ona Auzo Elkartean (Plaza Eihera, 1), 18:30ean, hurrengo pausua zein izango den definitzen hasteko. Bizilagun orori luzatu diote bertaratzeko deialdia

No hay comentarios: