jueves, 11 de abril de 2019

Haurren garapenean funtsezkoak diren gaiak landuko dituzte maiatzaren 4an

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 10 de Abril de 2019.

Haurren garapenean funtsezkoak diren gaiak landuko dituzte maiatzaren 4an

Egun osoko jardunaldia antolatu du udalak. Orotara, hiru mintzaldi antolatu dituzte, haur zein gurasoei bideratutakoak.
Gaur aurkeztu dute bigarren topaketa.
Irungo Udalak haurtzaro garaiko ongizatearen inguruko bigarren topaketa antolatu du. Gaur aurkeztu dute egitasmoa Udaleko Gazteria saileko Monica Martinez ordezkariak eta saileko arduradun tekniko Eunate Encinasek. Datorren maiatzaren 4an (larunbata) izango da topaketa, Palmera Montero Gunean.
Haurren garapenean beharrezkoak diren gaiak landuko dituzte topaketan. Orotara, hiru mintzaldi antolatu dituzte, haur zein gurasoei bideratutakoak. Gainera, haurtzaindegi zerbitzua izango dela jakinarazi dute udaletik, 3-8 urte bitarteko haurrentzat. Izen emateak, Irungo Udalaren webgunean.
Egitaraua, ondorengoa:
  • 09:45: Harrera familiei.
  • 10:00: Aurkezpena.
  • 10:15: ‘Harriduran hezi’ hitzaldia, Catherine L´Ecuyer-en eskutik.
  • 12:00: Geldialdia.
  • 1230: ‘Errespetuan mugak nola jarri’ hitzaldia, Pilar Seminarioren eskutik.
  • 13:30: Bazkaltzeko tartea.
  • 14:45: ‘Diziplina positiboa’, Camino Mateoren eskutik.
  • 16:30: Trakamatraka kontzertu didaktikoa.

No hay comentarios: