jueves, 11 de abril de 2019

Irungo bi autobusek Saharan emango dute zerbitzua

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 10 de Abril de 2019.

Irungo bi autobusek Saharan emango dute zerbitzua

Bi autobusek orain arte L-1 linea egin dute; elektriko berriengatik aldatu dituztenak dira.
Gaur egin diote Abdulah Arabiri giltzen entrega.
Dagoeneko Irungo bi autobus Sahara bidean dira.  ‘Sahararako ibilgailuak 2019’ programaren barruan, Irungo Udalak Saharako herrian zerbitzua emateko bi autobus eman berri ditu. Gaur egin diote giltzen entrega Saharako ordezkari Abdulah Arabiri.
Bi autobusek orain arte L-1 linea egin dute; elektriko berriengatik aldatu dituztenak dira. Saharako ordezkariak adierazi duenez, autobusak baliagarriak izango dira errefuxiatuak alde batetik bestera mugitzeko, lanetik etxera bereziki. 

No hay comentarios: