miércoles, 10 de abril de 2019

Laburbirak bederatzi film labur eskainiko ditu bihar Amaian

Noticia publicada en Diario Vasco,el miércoles día 10 de Abril de 2019.

Laburbirak bederatzi film labur eskainiko ditu bihar Amaian

Iban Eguzgitza eta Mónica Martínez, atzo Amaian. / F. DE LA HERA
Iban Eguzgitza eta Mónica Martínez, atzo Amaian. / F. DE LA HERA

Zirkuitu ibiltari honen barne dauden produkzio gehienak sortzaile gazteen lanak dira

JOANA OCHOTECO IRUN.
0
Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua bihar, osteguna, iritsiko da Irunera. Topaguneak eta Irungo udalak antolatutako saioa Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan egingo da 19:30etatik aurrera. Sarrera dohainik da. Guztira, proiekzioek ordu beteko iraupena izango dute.
«Hamaseigarren edizioa bete du aurten ekimenak», gogorarazi zuen Mónica Martínezek, Euskara arloko ordezkaria. «Laburbirak bi helburu nagusi ditu: euskarazko sortzaileen lana ezagutzea, eta ikusleei euskaraz eta hemen sortutako film freskoez gozaraztea». Irunera iritsiko diren bederatzi laburmetraiak, «ia guztiak, 2018an sortutakoak dira, eta anitzak gaiari dagokionez», azaldu zuen ordezkariak. Gehienak «sortzaile gazteen lanak dira», baina «esperientzia luzeko zuzendarienak» ere eskainiko dira.

Solasaldia zuzendari batekin

Iban Eguzkitza Euskara arloko zuzendariak azaldu zuenez, bederatzi film laburretan «maitasun istorioak, tentsio bizikoak, animaziozko lan pare bat, iraganeko kontakizun bat, Behe Nafarroko istorio bat, majia, intriga eta umorea» aurkituko dute ikusleek.
Hauek dira bihar Amaian ikusgai izango diren bederatzi laburmetraiak eta haien zuzendariak: 'Begi ninien koreografia' (Arrate Fernandez), 'Shell phone' (Miren Mujika), Zapatak (Irati Murua), 'Ama' (Josu Martinez), 'June' (Arantza Ibarra), 'Hotzean garbitu' (Maddi Barrenetxea eta Marta Teijeira), 'Ilunpean' (Iker Maguregi eta Andrea Martinez), 'Erroak' (Ane Zuazubiskar) eta 'Handiak eta txikiak' (Laida Ruiz). Biharko emanaldian, proiekzioak amaitzerakoan ikusleek Marta Teijeira zuzendariarekin solasaldi batean parte hartzeko aukera izango dute.
Iban Eguzkitzak azaldu zuenez, Laburbiraren edizio honek berrikuntza bat du: ekimenak lehiaketa bat ospatuko du aurtengo ikusleen artean. Parte hartzeko www.kameratoia.eus web gunean aurkitu daiteken galdetegia bete behar da eta emanaldiari buruzko iritzia eman. Horrela egiten duten ikusleek Euskal Herriko landetxe batean bi gaueko egonaldia irabazteko aukera izango dute.

No hay comentarios: