jueves, 11 de abril de 2019

Santanok luxuzko jatetxeetan 24.000 euro gastatu dituela salatu du Elkarrekin Podemos-ek

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 9 de Abril de 2019.

Santanok luxuzko jatetxeetan 24.000 euro gastatu dituela salatu du Elkarrekin Podemos-ek

Atzo kaleratu zituen taldeak Irungo Udalaren kontabilitate ofizialeko zenbait idatzi. Bertan, alkateak egindako otorduak ageri dira, taldeak salatu duenez, "krisiak gogorren astindu zuen garaian".
David Soto eta Miren Echeveste.
Elkarrekin Podemos taldeak salatu duenez, Jose Antonio Santano alkateak 24.000 euro gastatu ditu luxuzko jatetxeetan. Atzo kaleratu zituen taldeak Irungo Udalaren kontabilitate ofizialeko zenbait idatzi. Bertan, alkateak egindako otorduak ageri dira, taldeak salatu duenez, “krisiak gogorren astindu zuen garaian”. 500, 800 edota 1.200 euroko otorduak egitea leporatu diote, 2006. urtetik 2015era.
Otordu guzti horien fakturak udaleko aurrekontuarekin ordaindu direla diote taldetik, eta orain arte ezin izan dituztela horiek eskuratu. Udal gobernuaren gardentasun eza salatu dute, eta azalpenak exijitu dizkiote alkateari. Era berean, anotazio guzti horien ziurtagiri ofizialak aurkeztea ere eskatu diote.
Elkarrekin Podemos-en webgunean ikus daitezke gastu guzti horiek, hemen.

No hay comentarios: