viernes, 7 de junio de 2019

Brioche Pasquier Recondo EZ ITXI!!!

Noticia publicada en Angula Berria.info, el viernes día 7 de Junio de 2019.

Brioche Pasquier Recondo EZ ITXI!!!

Planta de PAsquier Brioche Recondo en Irun. Foto: bidasoa-hitza.eusBrioche Pasquier Recondo-ko Enpresa Batzordea.- BRIOCHE PASQUIER multinazional frantsesak Irungo RECONDO planta isteko erabakia jakanarazi digu bertako langileoi. Modu honetan, multinazionalak, Irungo enpresa enblematiko honen ibilbideari amaiera emango dio.
Multinazional frantsesa 2001. urtean egin zen bertako plantarekin eta horri esker ogi xigortuaren fabrikazio eta produkzioan erreferente bihurtu zen. Orain, istea erabaki du.
Kontuan izanik egun 160 langile baino gehiago gaudela bertan lanean eta Irungo langabezia tasa onartezina dela dagoeneko, itxierak Irungo industriaren narriatze eta desmantelatze prozesuan pausu bat gehiago suposatzen du.
Egoera ikusita, Brioche Pasquier Recondo-ko langileok itxierak ekarriko dituen ondorioak aztertzeko asanblada burutu genuen pasa den maiatzaren 20an.
Bertan, honakoa erabaki genuen:
  • Publikoki plantaren itxiera salatzea.
  • Enpresako zuzendaritzari bilera bat eskatzea. Bilera horretan proiektu industrialaren bideragarritasuna eta enpleguan izango diren ondorioak aztertu eta akordatuko direlarik.
Enpresa Batzordetik gure haserre eta gaizki egona adierazi nahi dugu egoerarekin, gure etorkizuna bermatuko duen enpresa proiektu bat eskatzen dugu, bideragarria dena eta kalitatezko enplegua ahalbidetzen duena.

No hay comentarios: