Zabaltza plazan ospatu zen Makr Day ekitaldia. / Bidasoa bizirik
Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bidez, eta Irun Robotics-ekin batera, Bidasoa Maker Day antolatu zuten joan den larunbatean, uztailaren 20an. Egun osoan zehar, 1.000 lagun baino gehiago hurbidu ziren Zabaltza plazako karpara. Hainbat gauza eraikitzen ikasi ahal izan zuten han, esate baterako, fotomatoi bat, objektuen detektagailu bat, hatz marken irakugailu bat, bai eta SBOXerako aginte pertsonalizatua ere. Bidasoa bizirikekin harremanetan jar daitezke beren Fotomatoiko argazkia jaso nahi dutenak.
Bestalde, roboten lehiaketa eta droneen hegaldia ere ikusi ahal izan zuten, 3R3D enpresaren 3D inprimagailuaz gainera, hark ez baitzion egun osoan objektuak inprimatzeari utzi. Auto marrajarraitzaile telegidatua ere ikusi ahal izan zuten, PC Box Irun enpresak eraikia, bai eta Sonia Ruiperezen, material iraunkor berriekin lan egiten duen diseinatzailea kreatiboaren sorkuntza lanak ere.
Era berean, Irun Robotics-eko Makerrek berek egindako artikulu bakoitzak bere informazio kartela zuen, eta hartan azaltzen zen zein urrats egin behar diren edozeinek bere etxean egin ahal izateko.
Horrez gainera, robotikaren, elektronikaren edo 3D inprimatzearen munduarekiko jakin-nahia dutenek esperientziak trukatu ahal izan zituzten profesionalekink eta Makerrekin eta zituzten zalantza guztiak argitu, ‘Egin zuk zeuk. Amestu badezakezu, egin dezakezu’ mugimendua herritarrei hurbiltzeko, hurbilen duten maker komunitatea ezagutu dezaten.
Tailerrak erabat beteak
Goizean lehen orduan hasita, eta egun osoan zehar 6 tailer egin ziren. Erabat bete ziren eta 120 lagun baino gehiago bildu zituzten. Horri esker, nahi izan zutenek ikasi zuten 3Dn inprimatzen, auto bat led zirkuituekin eta infragorriekin programatzen, robot sumo borrokalariak eraikitzen edo droneak fabrikatzen eta haiei hegan eginarazten.
Oso balorazio positiboa
Bidasoa biziriketik nahiz Irun Robotic-etik oso positiboki baloratu dute ekitaldia, eta interes handia sortu duela azpimarratu dute; izan ere, asko izan ziren, maker mugimenduaz edo robotikaren eta elektronikaren munduaz ezer ez jakin arren, karpara hurbiltzeaz gain han ikusi zuten guztiaz interesatu zirenak. Bestalde, ekitaldiak izan duen arrakasta ikusita, Bidasoa biziriketik adierazi dute lanean jarraituko dutela era honetako proiektu gehiago garatzeko. Izan ere, azken urte honetan jada egin dira 3D inprimatzeari buruzko hainbat tailer, bai eta robotikarekin, programazioarekin eta abarrekin loturiko batzuk ere, helduentzat nahiz hainbat adineko haurrentzat.
CONNECT INNOVATION BAI! (EFA077/15) proiektua FEDER Europako funtsak kofinantzatu du %65ean, POCTEFA 2014-2020ren bidez (Espainia-Frantzia-Andorra lankidetza programa). POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa indartzea. Laguntza hori eskaini du mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak aurrera eramateko, lurralde garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategien bidez.