jueves, 5 de septiembre de 2019

AEK Euskaltegian izena emateko epea, hilaren 25era bitarte zabalik

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 4 de Septiembre de 2019.

AEK Euskaltegian izena emateko epea, hilaren 25era bitarte zabalik

Ikasturtea aldiz, urriaren 1ean hasiko dute. Maila guztietako klaseak eskainiko dituzte aurten ere.
Euskara ikasteko interesa duten irundarrek aukera paregabea izango dute datorren hiletik aurrera Irungo AEK Euskaltegian. Hilaren 25era bitarte zabalik egongo da 2019-2020 ikasturteko euskara ikastaroetako matrikula egiteko epea. Ikasturtea aldiz, urriaren 1ean hasiko dute.
Maila guztietako euskara klaseak (C2a barne) eskainiko dituztela jakinarazi dute AEKtik. Horrez gain, aurten ere mintza ikastaro bereziak egiteko asmoa dute. Bulegoaren ordutegia, honakoa izango da: astegunetan 09:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.
Informazio gehiago, 943 628 834 edo 688 746 633 telefono zenbakietara deituta edo helbide honetara idatziz  eskura daiteke.

No hay comentarios: