jueves, 5 de septiembre de 2019

Gizon bat atxilotu dute Irunen, treneko zaindari bati eta bi ertzaini eraso egiteagatik

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 4 de Septiembre de 2019.

Gizon bat atxilotu dute Irunen, treneko zaindari bati eta bi ertzaini eraso egiteagatik

Segurtasun sailak jakinarazi berri duenez, 31 urteko gizon bat atxilotu dute gaur gauean Irunen.
Tren geltokira iristean atxilotu dute gizona.



Segurtasun sailak jakinarazi berri duenez, 31 urteko gizon bat atxilotu dute gaur gauean Irunen. Trenean zaindari bati eta Ertzaintzako bi agenteri eraso egitea leporatu diote.
Donostiatik Irunerako bidean izan dira erasoak. Ertzaintzako iturrien arabera, hiru lagun alkoholdun edariak edaten aritu ziren bidaian zehar. Treneko zaindaria bertaratu ostean, aurpegian joka hasi zen hirukotea. Irungo geltokira iristean aldiz, ertzainekin topo egin eta hiruetako bat agenteen aurka erasoka hasi zen. Hiruetako bi identifikatu ostean, hirugarren laguna atxilotu dute agenteek.
Atxilotutako gizona gaur goizean epailearen esku utzi dute.

No hay comentarios: