miércoles, 25 de septiembre de 2019

Labore Txingudik bazkide berriak behar ditu birfundazioa osatzeko

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el miércoles día 25 de Septiembre de 2019.

Labore Txingudik bazkide berriak behar ditu birfundazioa osatzeko

Bidasoaldean agroekologia lantzen duen elkarteak denda berri bati irekiko du urriaren 12an
JON GUEZALA - Miércoles, 25 de Septiembre de 2019 - Actualizado a las 06:03h
Dornaku Lantz eta Oihana Galardi, Labore Txingudeko kideak, elkartearen lokal berriaren aurrean.
Dornaku Lantz eta Oihana Galardi, Labore Txingudeko kideak, elkartearen lokal berriaren aurrean.
Dornaku Lantz eta Oihana Galardi, Labore Txingudeko kideak, elkartearen lokal berriaren aurrean.
IRUN- Udaren hasieran Labore Txingudi elkarteak hiru helburu nagusi zituen bere azpiegiturak handitzeko: alde batetik, 57 mailegu eta hamabost abalista behar zituen bere birfundazioa finantzatzeko;bestetik, Lakaxitan zuen denda kale mailako denda fisiko batean bihurtu nahi zuen, eta bukatzeko, 200 bazkidetara iritsi nahi zuen. Horrela ezagutarazi zuten joan den astelehenean Labore Txingudiko kide diren Dornaku Lantz eta Oihana Galardik, datorren urriaren 12an elkarteak irekiko duen denda berriaren aurrean.
Gaur egun, hiru hilabete igaro ondoren, elkartearen “egoera aldatu da” eta une batean zituen helburu batzuk bete ditu dagoeneko. Zehazki, elkarteak behar zituen abalistak udaran zehar aurkitu ditu eta bere denda ezartzeko lokal bat lortu du. Duela zenbait urte Bazar Uranzu zenaren lokala, urriaren 12tik aurrera Labore Txingudiren denda berria izango da. Dendaren inagurazioa ospatzeko eskualdeko herritarrei eta eragileei bertara gerturatzeko gonbita egin zieten Lantz eta Galardik.
Labore Txingudiren dendan erosketak egin ahal izango dira, beste edozein lekutan bezala, baina bertako produktu guztiak hurbilak edota ekologikoak direnaren bermearekin. Gainera, kontsumo taldearen asanbladaren bidez, produktu berrien inguruko proposamenak egingo dira.

Beraz, hasiera batean zituen hiru erronketik, bi bete ditu jada elkarteak. “Orain hirugarrena bete nahi dugu”, zioten kideak. Labore Txinguditik behar zituzten abalistak lortzea eta lokal berria aurkitzea “prozesu zaila” izan dela onartzen dute, eta horregatik, bazkidetza alde batera utzi dute zenbait hilabetez. Denbora horretan elkarteak kide batzuk lortu dituen arren, bazkidetzaren erritmoa handitu nahi dute orain bere arduradunek, 200 bazkideetara iritsi arte.
Eguneroko lanak elkartearen langileen esku daude, eta kideek kon-tsumo taldeko asanbladan parte hartu dezakete lan karga bat izatetik urruti. Ildo horretan, elkartetik “bizitza era osasuntsuan bizitzeko erraztasunak” eskaintzen dituztela adierazten dute.
Ikasturtea hasi zenetik Labore Txingudik Bidasoa Km0 egitasmoaren inguruan eskualdeko hainbat ekitaldietan parte hartu du eta hitzaldiak antolatu ditu Laboreren izena pixkanaka pixkanaka oihar-tzun handiago izan dezan. Ondorioz, tokiko produktuak garatzeaz gain eta bertako ekoizle eta bana-tzaileekin lan egiteaz gain, agroekologiaren mundua Bidasoa eskualdean sozializatze-prozesuan ere murgilduta dago elkartea.
“Beste eskualdetan antzeko proiektuak gauzatu dira eta denbora gutxian indar handia izan dute bertako herritarrengan”, adierazi zuten kideek bukatzeko, babes instituzional handiago baten falta salatzen.

No hay comentarios: