jueves, 5 de septiembre de 2019

Migratzaileak artatzeko zentro berri bat zabalduko dute Irunen

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 5 de Septiembre de 2019.

Migratzaileak artatzeko zentro berri bat zabalduko dute Irunen

Gurutze Gorriak kudeatuko du zentroa, eta orotara, 100 plaza eskainiko dituzte bertan.
Industria guneko kontzesionario zahar batean zabalduko dute zentroa.



Eusko Jaurlaritzak jakinarazi berri duenez, Europa iparralderako bidean diren migratzaileak artatzeko gune berri bat izango du Irunek. Izan ere, atzo bertan ezagutzera eraman zuten hiriko industria gunean zentro berri bat irekiko dutela. Datorren urriaren 1ean zabalduko dute.
Gurutze Gorriak kudeatuko du zentroa, eta orotara, 100 plaza eskainiko dituzte. Martindozeneatik 700 metro ingurura dagoen auto kontzesionario zahar batean aurkituko dute gunea migranteek, Belaskoenea auzotik gertu.
Dagoeneko gunea egokitzeko lehen lanekin hasi dira. Gune berria martxan jartzerakoan egungo Martindozeneako aterpetxea itxiko dutela diote jaurlaritzatik.

No hay comentarios: