miércoles, 23 de octubre de 2019

Abian da ur-kontagailuen ordezkapenaren bigarren fasea

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 23 de Octubre de 2019.

Abian da ur-kontagailuen ordezkapenaren bigarren fasea

Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateak datu bilketa hobetu nahi du Irungo etxebizitzetan
Miércoles, 23 de Octubre de 2019 - Actualizado a las 06:03h
IRUN- Urriaren erdialdean martxan jarri berri da Irungo teleirakurketa kontagailuen ordezkapenaren bigarren fasea. 2020ko maiatzera arte iraungo duen fase honetan, ia 14.000 kontagailu ordezkatuko dira honako auzoetan: Ventas, Belaskoenea, Lapice, PioXII, Puiana, Urdanibia, Erdialdea, Mendibil eta Larreaundi. Datozen asteotan, kontagailua etxebizitzaren barrualdean kokatuta duten bizilagunek Txingudiko Zerbitzuen deia jasoko dute hitzordua jartzeko. Mankomunitatetik diotenez, “kontagailuen aldaketa, kasu guztietan, akreditatuak doazen pertsonek egingo dute eta ez dira, inondik inora, etxebizitzetan azalduko aurretik telefono bitartez harremanetan jarri gabe”. Ur-kontagailu berriak kostu baxuan igortzen dituzte datuak eta iraupen luzekoak dira. - J.G.

No hay comentarios: