jueves, 28 de noviembre de 2019

Ekitaldiz beterik dator aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 27 de Noviembre de 2019.

euskararen nazioarteko eguna

Ekitaldiz beterik dator aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna

Irungo Udalak urte amaiera bitarte luzatu du Euskararen Nazioarteko Egunarekin lotutako egitaraua.
Gaur aurkeztu dute egitaraua.
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira (abenduak 3), Irungo Udalak jarduera mordoa antolatu ditu. Aurtengoa, Ongi etorri etorkizunera! leloarekin datorrela azaldu du gaur Euskara Arloko ordezkari Jon Ugartek, udaletxean egindako agerraldian. “Euskal hiztunok ongi asko dakigu ezin garela egun horretara mugatu. Izan ere, euskarak egunaren mugez gaindi ere egunero bizi baita, guregan gure ahoan bizi-bizi, gure belarrietan zernahitarako prest beti”, adierazi du, Euskaraldiari ere keinu eginez.
Euskararen egun handiarekin lotutako lehen ekitaldia atzo egin zuten; Amaia Kultur Zentroan egindako bertso jaialdiarekin hasi dute aurtengo egitaraua. Hona, datozen egunotako egitarau osorik:
  • Gaur (hilak 27), Elvira Zipitria irakasle eta ikastolen sortzaileari buruzko Muga deitzen da pausua dokumentala proiektutako dute doan, Amaian ere. 19:30ean hasiko dute, eta bukatzean, Izar Film ekoiztetxeko Izaskun Arandiarekin solasaldia izango da.
  • Bihar (hilak 28):  Euskaltzaindiak aurten 100 urte betetzen dituenez, bihar erakundeari omenalditxo bat egingo diete. Horretarako, Euskaltzaindiak egunak eta lanak dokumentala eskainiko dute Oiasso museoan, 19:00etan.
  • Azaroak 30: 12:00etatik aurrera, Urdanibia plazan Kantujira egingo dute, Jeiki Hadi talde irundarrarekin. Arratsaldean berriz, 17:00etan, Miriam Urkia euskaltzaina eta Ibon Urrasalde Euskaltzaindiko kudeatzailearekin solasaldia egingo dute, Oiasson.
  • Abenduak 1: Txistularien diana izango da 8:30tatik aurrera. Eguerdian aldiz, Meakako Adixkideen Muxikoek erdigunea girotuko dute. 19:00etan, Luis Mariano Lirika elkarteak antolatuta, Amaian, Gure abestiak saioa eskainiko dute.
  • Abenduak 3: 10:00etatik 19:00etara dozenaka ekitaldi eta jarduera Urdanibia plazan. Tartean, Hika antzerki taldearen emanaldia edo film proiekzio ezberdinak.
  • Abenduak 4: 17:00etan haurrentzako haur parkea egingo dute, egurrezko jostailuekin; 17:00etan Pikachu detektibea filma; 17:00etan, Agur Etxebeste filma; 17:30ean, Tor Magoaren ikuskizuna; 19:30eam, Margolaria filma
  • Abenduak 27: Angel Alonso irundarrak zuzendutako Elkano Lehen Bira filma, 17:00etan.

No hay comentarios: