martes, 26 de noviembre de 2019

Nagore Laffage Casasola parkea, sekula ahaztu ez dadin

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 25 de Noviembre de 2019.

Nagore Laffage Casasola parkea, sekula ahaztu ez dadin

2008an hildako irundarraren omenezko parkea inauguratu zuten atzo. Bertan ama Asun Casasola izan zen, eta honi babesa ematen, dozenaka bizilagun.
Ekitaldian udal talde guztietako ordezkariak izan ziren.
Dagoeneko Nagore Laffage Casasola bezala ezagutuko dute irundarrek Juan Vollmer plaza. Izan ere, atzotik, 2008ko sanferminetan hildako irundarraren izena du joan den irailean estreinatutako parke berriak. Iaz herritar talde batek hasitako eskaerari erantzun dio udalak; 3.600 sinadura inguru bildu dituzte azken hilabeteotan.
Atzoko inaugurazio ekitaldian haren ama Asun Casasola izan zen, eta honi babesa ematen, ehunka bizilagun eta udaleko talde guztietako ordezkariak. Hunkituta azaldu zen Casasola, azken hamaika urteotan jasotako babesagatik eskertuta. “Parke honek nire alabaren izena eramatearen ideia asko gustatu zait. Batez ere etorkizunari begira eta belaunaldi berriek galde dezaten zein izan zen Nagore. Haur hauen ama, amona eta izebek bertan nire alabaren historia kontatuko diete”, adierazi zuen atzoko ekitaldian. Izenarekin batera, plaka berezia jarri dute. Plakan, Irungo hiriak, Nagore Laffage Casasolaren oroitzapenetan esaldia irakur daiteke.  
Iaz elkarrizketatu zuen HITZAk Casasola. Hona elkarrizketa osoa.

No hay comentarios: