viernes, 22 de noviembre de 2019

Segurtasun eta Bizikidetza Ituna proposatu du Irungo EAJk

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 22 de Noviembre de 2019.

Segurtasun eta Bizikidetza Ituna proposatu du Irungo EAJk

Irungo EAJ Udalintzagoaren eredua berrikusi behar dela uste du. Horretarako, alderdien, elkarteen eta herritarren adostasuna izango lukeen ituna nahi dute.
Lourdes Larraza eta Xabier Iridoy, gaurko agerraldian.
Segurtasun alorreko hainbat jarduera bilduko lituzkeen Segurtasun eta Bizikidetza Ituna egitea proposatu du Irungo EAJk, “helburu zehatzek osatuko beharko luketena eta Irun hobe bat sustatuko lukeena”. Elkarlanean sortu behar da ituna EAJren iritziz, alderdi politikoen, elkarteen eta herritarren elkarlanetik alegia.
Xabier Iridoyk eta Lourdes Larrazak eman dute proposamenaren berri, gaur, agerraldian. Gai zehatzak landu dituzte, gainera. Hala, Udaltzaingoan 2020ko ekainean 25 agente berri izango direla (13 plaza Bateratutako Euskal Polizia Akademiak egindako deialditik datoz, beste 12ak 2018an udalak egindakotik) adierazi dute, alegia, udaltzainen pertsonalaren %25 berrituko dela: berri ontzat eman du EAJk hori, baina uste du hori aukera ona izan daitekeela hiriak behar duen Udaltzaingo ereduaren gaineko gogoeta egiteko, “Udaltzaingoaren helburuak zeintzuk diren, zein diren lortu nahi diren emaitzak…”. Hala, hori guztia hiritarren segurtasun mailaren pertzeptzioa areagotzeko lagungarri izan daitekeela iritzi du EAJk. Esandako hori, egungo egoeraren analisia indartzeko erabili dute jeltzaleek: “Agente berri hauek sartzerako, udalak egun ez duen Udaltzaingo zerbitzu antolatu eta egituratu bat eduki behar du”.
Ideia horretan sakonduz, EAJren arabera egungo gobernu taldea ez da ari “etorkizunera begira lanean”. Udaltzaingoak duen plangintza eta antolakuntzak egokitze beharra duela uste du, “egungoak ez ditu irundarren beharrak guztiz betetzen. Udaltzaingoaren zereginak adostasun politiko zabala behar du. Horregatik itun hau talde politikoen arteko adostasunean sustatzea proposatzen dugu. Segurtasun politikek segurtasuna bermatu behar dute, baina pertsonen bizi kalitatea ere zaindu behar dute”. Hala, Udaltzaingoaren gertuko eredu baten aldeko hautua egin du EAJk.
Ituna bi fasetan garatzea proposatu dute Iridoyk eta Larrazak: lehenean, alderdien adostasunaren landuko litzateke. Bigarrenean, adostutako horri ekarpenak egiteko aukera izango dute hiritarrek eta elkarteek, parte hartzea bilatuz.

No hay comentarios: