martes, 25 de febrero de 2020

109 zuhaitz arriskuan daudela salatu du Artiako Lagunak taldeak

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 24 de Febrero de 2020.

109 zuhaitz arriskuan daudela salatu du Artiako Lagunak taldeak

47 ezki mozteko erabakiaren aurrean alternatibak eskatu ditu taldeak, gainera, Dario Regoyos pasealekuko beste 55 zuhaitz ere arriskuan daudela adierazi dute.
Artiako Lagunak taldeak 109 zuhaitzen mozketa salatu du.Artiako Lagunak taldeak 109 zuhaitzen mozketa salatu du.
Juan Thalamas Labandibar kalean kokatutako 47 ezkiren mozketak hautsak harrotu ditu auzokideen artean. Erabakiak ez ditu bizilagunak asebete; are gehiago, Dario Regoyos pasealekuko beste 55 zuhaitz ere arriskuan daudela salatu dute, 109 denera. Hori dela eta, alternatibak bilatzeko eskaria helarazi dio Artiako Lagunak taldeak Irungo Udalari, baita bigarren txosten teknikoa egin dezan sinadura bilketa abiatu ere.
«Erabakia guztiz desorekatua» dela iritzi dio taldeak, «zuhaitz hauek sasoi onean daude, eta Artiako auzorako onuragarriak dira». Emandako azalpenaren arabera, GI-636 errepideko kutsadura xurgatzen dute, errepideko paisaia eta zarata ezkutatzen dituzte, eta «adreiluz eta porlanez beteriko auzoari berdegunea ematen diote».
Horrez gain, Hegaztien Babes Bereziko Eremua (HBBE) dela argudiatu du taldeak: «Gipuzkoako HBBE bakarra da, eta oso gune berezia da babestutako hegaztiek Pirinioen mendebaldeko muturretik egiten dituzten migrazio prozesuetan».
Pertsonen, ibilgailuen eta ingurugiroaren babesa uztartu daitezkeela sinetsita daude taldekideak eta horregatik, kimaketa egokia egiteko eta hormaren egonkortzea proposatu dizkio udalari. Izan ere, «40 urtez hazten aritu diren 109 ezki dira» eta dagoeneko, «balio handikoak» dira auzotarrentzat.

No hay comentarios: