jueves, 13 de febrero de 2020

Dena prest hogeigarren Ficab jaialdirako

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 12 de Febrero de 2020.

Dena prest hogeigarren Ficab jaialdirako

Aurtengo Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa azaroaren 16tik 21era bitarte egingo dute. Dagoeneko ikus-entzunezko lanak bidali daitezkeela jakinarazi dute antolatzaileek.
2019ko edizioko sari banaketan bildutako irudia.
Irungo Udala eta Oiasso Erromatar Museoa aurtengo Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikorako lanean hasi dira jada. Aurtengoa gainera berezia izango da, hogeigarren edizioa egingo baitute azaroaren 16 21era bitarte.
Jaialdian filmak aurkezteko interesa dutenek dagoeneko bidali ditzakete, lotura honetan, maiatzaren 15era bitarte. Ikus-entzunezkoak arkeologiaren gainekoak beharko dute izan, besteak beste, teknika, etnoarkeologia, ondare arkeologikoa eta honen kontserbazioaren gainekoak. Askotariko euskarritan entregatzeko aukera izango dela iragarri dute antolatzaileek: dokumentalak, erreportajeak, ikerketa lanak…
Ondorengoak dira azaroko jaialdian banatuko dituzten sariak:
  • Jaialdiaren Sari Nagusia: 2.000 euro.
  • Ikusleen Sari Berezia: 1.000 euro.
  • Orona Fundazioa Saria: 750 euro.
  • Arkeolan Saria: sari ekonomikorik gabekoa.

No hay comentarios: