martes, 25 de febrero de 2020

Eguzkitsu hasi da eguna Felix Manso Ibarla jatetxean

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 25 de Febrero de 2020.

Eguzkitsu hasi da eguna Felix Manso Ibarla jatetxean

Atzo banatu ziren Repsol gidak ematen dituen eguzkiak. Guztira, hamar eguzkirekin saritu dituzte Bidasoko eta Oarsoaldeko bost jatetxe.
Felix Manso Ibarla sukaldari irundarraren lehen eguzkia da lortutakoa.
Zerua estalita badago ere, eguna eguzkitsu hasi da Felix Manso Ibarla sukaldari irundarrarentzat. Atzo saritu zuten Mansoren jatetxea (bere izena darama) bere lehen eguzkiarekin, Repsol Gidak jatetxe onenei ematen dien garaikurrarekin alegia.
Atzo banatu ziren eguzkiak Donostiako San Telmo museoan egindako ekitaldian. Bertan, Bidasoko eta Oarsoaldeko jatetxeek zeresan handia eman zuten. Guztira, hamar eguzki banatu ziren bi eskualdeko bost jatetxeren artean. Mansori bezala, Singular jatetxeko Iñigo Lavadok ere eguzki bat lortu du. Hark ere Irunen du jatetxea. Lehen aldia da Mansoren jatetxeak Eguzkia jasotzen duela. Besteek bazituzten aurretik.
Hondarribiko Txapartegi anaien Alameda jatetxea, bestalde, bi eguzkirekin saritu dute aurten. Gidak sei eguzki utzi ditu Oarsoaldean; Errenteriako-Oreretako Mugaritzek eta Oiartzungo Zuberoak, erreferente izaten jarraitzen dute; hiru izar lortu ditu jatetxe bakoitzak, Andoni Luis Adurizen eta Hilario Arbelaitzen gidaritzapean. 

No hay comentarios: