martes, 25 de febrero de 2020

Lannahi euskara programarenhirugarren txanda abian jarriko du Udal Euskaltegiak

Noticia publicada en Diario Vasco , el martes 25 de Febrero de 2020.

Lannahi euskara programarenhirugarren txanda abian jarriko du Udal Euskaltegiak

M. A. I.IRUN.
Udal Euskaltegiak abian jarriko du Lannahi programaren hirugarren txanda. Langabezia egoeran dauden pertsonei zuzendua dago programa eta haren bitartez, euskara debalde ikasteko aukera ematen zaie. Hirugarren txandako ikastaroa martxoaren 23an hasi eta ekainaren 22an bukatuko da.
Udal Euskaltegia programa honen bost txanda eskaintzen ari da 2019-2020 ikasturtean, goiz nahiz arratsaldez urtean zehar eta goizez udan. Programan izena eman nahi dutenek internetez egin beharko dute hirugarren txandarako, martxoaren 2tik 10erako epean, Irun Txartela edo beste ziurtagiri digital batzuk erabiliz. HAZeko autozerbitzu terminaletan (San Martzial kalea, 2) egin daiteke ere matrikula egunero 8:00etatik 22:00etara.
Eskaria egiteaz gain, mailaketa proba egin behar da (Udal Euskaltegian ari direnak eta aurreko ikastaroan aritu direnak ez). Proba egiteko 943 505 273 telefonora deitu behar da eta hitzordua eskatu. Lannahien parte hartzeko beharrezkoa da Lanbiden lan eska-tzaile bezala inskribatua egotea eta langabezian egotea edo lanean egonda ere lanaldiak %50a ez gainditzea.

No hay comentarios: