viernes, 28 de febrero de 2020

San Juaneko eraikina zehazteko parte-hartzea eskatu du EAJk

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el viernes día 28 de Febrero de 2020.

San Juaneko eraikina zehazteko parte-hartzea eskatu du EAJk

LEKU HISTORIKOAK ERALDATZERAKOAN IRUNDARREN IRITZIA KONTUAN HARTU BEHAR DELA DIO IRIDOYK

28.02.2020 | 03:05
Miren Guezuraga eta Xabier Iridoy, Irungo Batzokian.
IRUN – Irungo EAJko udal taldeko bozeramaileak, Xabier Iridoyk, eta taldeko zinegotzi den Miren Guezuragak, San Juan plazan eraikitzea aurreikusten diren bulegoei buruz hitz egiteko agerraldia egin zuten pasa den asteazkenean. Guezuragak azaldu zuenez, "gobernu sozialistak oraindik ere, arkitektonikoki udaletxearekin eta San Martzial baselizarekin lehiatuko duen eraikin baten aldeko apustua egiten du".
Jeltzaleek diotenez, proiektu honek San Juan Harriko zutabe delikatua "neutralizatzen" du. "Irunek Hondarribiaren aurrean duen independentziaren irudia, gure historiaren sinbolo garrantzitsuenetako bati", protagonismoa kenduko liokeela argudiatu zuen Guezuragak. Haratago joanda, eraikinak San Juan Plazatik San Martzial ermitaren ikuspegia ere betiko ezkutatuko lukeela adierazi zuen zinegotziak.
Aurrekontuen negoziaketetan EAJk bulegoen eraikuntza urte batez atzeratzeko proposamena egin zuela oroitarazi zuen Iridoyk. Planteamenduaren zentzua urte hori parte hartze prozesu bat buru-tzeko erabiltzea zen, Udal ordezkariek irundarrek eraikinari buruz duten iritizia jakin zezaten.
"Hasiera batean gobernuak atzera bota zuen proposamen hau, baina, azkenean, Aurrekontuen Osoko Bilkuran, udal gobernuak ahoz eta publikoki konpromisoa hartzea lortu genuen", gogorarazi zuen Iridoyk. Ildo horretan, eraikinaren obrak ez dira atzeratuko, baina "gagoeneko esleituta zegoen enpresari proiektuaren erredakzioan alternatiba bat baino gehiago eska-tzeko konpromisoa" hartu zuten sozialistek.
"Orain emandako hitza betetzea espero dugu, eta batez ere herritarrek, talde politikoek bezala, iritzia eman ahal izatea", jarraitu zuen bozeramaile jeltzaleak. Izan ere, Iridoyrentzat gobernu sozialistak, hirian garatuko diren proiektuen inguruko parte-hartzeaz hitz egiten duenean, "bere proposamenen legitimazioaz ari da".
"Parte-hartzeak funtziona dezan eta kultura bihur dadin, benetakoa izan behar du; herritarren esku-har-tzeak aktiboa izan behar du prozesuaren fase guztietan", argitu zuen jeltzaleak. Bestalde, Guezuragak beste proiektu batzuetan berdina gertatzen ari dela salatu nahi izan zuen: "Gauza bera gertatzen da Junkal plazatxoarekin, terma erromatarren eraikin berriarekin eta Ikust-Alaiko liburutegi zaharrarekin".

No hay comentarios: