miércoles, 4 de marzo de 2015

Emakumearen Eguneko ekimenak martxan dira Irunen eta Hondarribian

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el miércoles día 4 de Marzo de 2015.

Emakumearen Eguneko ekimenak martxan dira Irunen eta Hondarribian

Igandean, elkarretaratzea egingo da Zabaltza plazan eta Emekik omenaldia egingo dio Pepita Goikoetxeari
Miércoles, 4 de Marzo de 2015 - Actualizado a las 06:11h
IRUN - Martxan dira dagoeneko, Irunen zein Hondarribian, Martxoaren 8ko Emakumearen Eguna dela eta udalek zein bestelako eragileek eta emakumeen elkarteek prestatutako ekimen desberdinak.
Irunen, astelehenean hasi ziren ekitaldiak, Uxoa elkartean egindako kafe-solasaldiarekin. Gaur, 17.00etan Gipuzkoa hiribideko elkarte honetan, Beatriz Rodríguez abokatuak hitzaldia eskainiko du Nola egiten dio aurre emakumeak dibortzioari izenburupean eta ordu berean, Argoiak elkartean, Rosa Gómezek bere Surbesta liburua aurkeztu eta olerkiak irakurriko ditu.
Bihar, 19.30ean, Gaurko Andreak elkarteak antolatuta, Ochy Curiel aktibistak hitzaldia emango du Oiasso museoan eta ostiralean, I-Romi elkarteak Mujeres con historia aurkeztuko du 10.00etan Amaian eta Bidasoaldeko Elkarte Feministak erakusketa zabalduko du San Migel auzoko gizarte zentruan.
Larunbatean, Las rameras de Shakespeare antzezlana ikusgai izango da Amaian 20.00etan eta igandean, 12.00etan, elkarretaratzea deitu dute Irungo Udalak eta emakumeen elkarteek Zabaltza plazan, Egunero izan beharko luke martxoaren 8a lemapean. Plaza honetan bertan, Emakumeak hirian edonon, Irungo emakumeen mapa egiteko ekintza parte-hartzailea ere burutuko da.
Guzti hauez aparte, TAS, Txingudi Antisexista plataformak ere, zenbait ekitaldi egingo ditu datozen egunetan, esanguratsuena, igandean 12.30ean Urdanibia plazan, I Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren sari-ematea izango delarik.
HONDARRIBIAN ERE BAI Hondarribian ere, Emeki elkarteak, Udalaren laguntzarekin, zenbait ekitaldi antolatu ditu egun hauetarako. Hala nola, igandetik zabalik daukate Arma Plaza interpretazio gunean Emakume Artisten Erakusketa eta atzo, hitzaldia egin zuten Nekane Jurado ekonomilari eta feministarekin.
Gaur bertan, 16.00etan, Molla ibilbidean daukaten egoitzan, Emekikoek elkarteko tailerretan egindako eskulanekin erakusketa zabalduko dute eta ostiralean, 20.00etan Itsas Etxea auditoriumean, Precious pelikula ikusgai izango da.
Larunbatean, 18.30ean hasita, kultur arteko afari-merienda egingo dute, bertako zein Senegal, Ukrainia, Colombia edo Nikaraguako emakumeek parte hartuko dutelarik, norberak bere jatorrizko tokiko platerak eramanez.
Azkenik, igandean, urtero ohi duten bezala, Emeki elkarteak hondarribiar bat omenduko du Emakumearen Egunean. Emakume hori, aurten, 85 urte dituen Pepita Goikoetxea Lekuona da. Ekitaldia 12.30ean egingo dute, Molla ibilbideko egoitzan bertan. - X.S.

No hay comentarios:

Publicar un comentario