SANTIAGO ZUBIKO ESPALOIA KONPON DEZALA ESKATU DIOTE ALDUNDIARI
Santiago zubia, egun.
Santiagoko zubiko espaloia konpon dezala eskatu dio Irungo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari; aldundiaren Bide Azpiegitura sailaren eskumena da espaloi hori konpontzea, udalak zehaztu duenez. Hala, udalaren arabera, espaloi horietako hainbat baldosa kolokan, edo tokitik aterata daude, eta horrek oinezkoen joan-etorriak arriskutsu egiten ditu. Are gehiago: Abenida zubian lanak egiten ari dira, eta horregatik itxita dagoenez, oinezkoen joan-etorriak nabarmen handitu dira.
Cristina Laborda Mugikortasun eta Hiri Bide ordezkariak gutuna bidali dio aldundiari egoeraren berri eman, eta hobekuntzak proposatzeko. Labordak nabarmendu du orain inoiz baino garrantzitsuagoa dela zubiaren bi aldeetako espaloiak egoki egotea, herritar askok zeharkatzen dutelako, eta egun Irundik Lapurdira (eta buelta) egiteko oinezkoen bide bakarra delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario