martes, 8 de diciembre de 2020

18 urteko gizon bat atxilotu dute Santiago auzoan, droga trafikoa leporatuta

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 7 de Diciembre de 2020.

18 urteko gizon bat atxilotu dute Santiago auzoan, droga trafikoa leporatuta

Speed poltsa ugari atzeman zizkioten ertzainek. Horrez gain, 235 euro ere aurkitu zizkioten erregistroan.

ertzaintza, ertzaina

Ertzaintzak 18 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean Irungo Santiago auzoan, droga trafikoa leporatuta. Speed poltsa ugari atzeman zizkioten ertzainek, Segurtasun Sailaren arabera, saltzeko prest zituenak. Drogaz gain, 235 euro atzeman zizkioten.

24 orduz zabalik dagoen autozerbitzu batean atxilotu zuten agenteek. Laban bat lurrera botatzen ikusi zuten gizona, orduan erregistratu zuten.

Atxilotutako gizona epailaren esku utzi zuten atzo bertan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario