Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el lunes día 1 de Febrero de 2021.
Berdintasuna Amets ekimena laugarrenez antolatu dute Irunen
Hiriko Berritzegunearen eskutik, Bidasoaldeko eta Oarsoaldeko eskoletara iritsiko da
jon guezala 02.02.2021 | 01:01
IRUn – Duela lau urte sortu zen genero indarkeriaren kontrako Berdintasuna Amets ekimena beste behin ere antolatu du Irungo Berritzeguneak. Hala eman zuen jakitera atzo entitatearen zuzendariak, Marivi Fernandezek, Parean Elkarteko kide den Ainara Lopezekin batera. Izan ere, aurtengoan ekimenaren berritasun nagusia berritzeguneak elkarte feministarekin landiketzan kudeatuko duela da.
Fernandezek gogorarazi zuenez, ekimena Bidasoaldeko eta Oarsoaldeko ikastetxe guztiekin partekatzen da eta dagoeneko edizioaren oinarriak eskolei helarazi zaizkiela jakinarazi zuen zuzendariak. Beste urteetan bezela, Berdintasuna Ametsek genero ikuspuntua sustatzea du helburu. Horretarako, berdintasunarekin lotutako edozein motatako produkzio kulturalak (eskulanak, idazlanak, ipuinak, abestiak, ikusentzunezkoak, etab.) sortzea eskatuko zaie bi eskualdeetako ikasleei, banaka edo taldeka egin ahal izango daitezkeenak.
Hala ere, ekimena "lehiaketa bat ez dela" nabarmendu zuen Fernandezek: "Beraz, ez da saririk egongo". Horren ordez, parte hartzen duten ikastetxe guztiek diploma bat jasoko dute.
Parean Elkarteak antolatzen duen Asun Casasola ipuin lehiaketaren irudia Berdintasuna Amets ekimenaren kartelan egoteaz gain, lankidetzari jarraikiz elkarte feministak bideo bat prestatu du parte-har-tzea sustatzeko. Eskolei helarazi zaien ikusentzunezkoan, zenbait euskal artistek (esaterako, Go!azen telesailaren aktoreek; Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak eta Fermin Muguruza musikariak) ekimenean parte hartzeko gonbidapena luzatzen diete ikasleei.
Bere aldetik. Lopezek Parean Elkartearentzat lankidetza hau "oso pozgarria" dela adierazi zuen: "Hezkuntzarekin bideak elkartzea oso garrantzi-tsua da guretzat".
No hay comentarios:
Publicar un comentario