domingo, 16 de mayo de 2021

Kontziliazioan sakontzea eskatu du Irungo EH Bilduk

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 16 de Mayo de 2021.

Kontziliazioan sakontzea eskatu du Irungo EH Bilduk

16.05.2021 | 02:04

irun – Koronabirusak sortutako osasun-egoera dela-eta, Irungo Udalak eskaintzen dituen udalekuen plaza kopurua nabarmen murriztu da aurten, talde txikiagoak egin baitira segurtasun-neurriak betetzeko. Testuinguru horretan, EH Bilduko udal taldeak udako hilabeteetan familientzako kontziliaziorako diru-laguntza partida bat sor dezala eskatu dio tokiko Gobernuari. "Diru-laguntza honekin, familien kontziliazioan laguntzetik harago, hala nahi duten haur guztiek aisialdi eskaintza eskuragarria izatea bilatzen dugu", zioten taldetik, "hitzetatik ekin-tzetara pasatzeko unea" dela nabarmenduz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario