jueves, 3 de junio de 2021

EAJk, EH Bilduk eta Podemosek gaitzetsi egin dute Irungo hizkuntza-eskakizunei buruzko epaia

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 3 de Junio de 2021.

EAJk, EH Bilduk eta Podemosek gaitzetsi egin dute Irungo hizkuntza-eskakizunei buruzko epaia

Eusko Legebiltzarreko gainerako taldeek uko egin diote gaiaren inguruko adierazpen instituzional bateratua sinatzeari

Miren Gorrotxategi (Podemos), Aitor Aldasoro (EAJ) eta Rebeka Ubera (EH-Bildu) adierazpenaren aurkezpenean. /
Miren Gorrotxategi (Podemos), Aitor Aldasoro (EAJ) eta Rebeka Ubera (EH-Bildu) adierazpenaren aurkezpenean.

EAJ-PNVk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Irungo Udaltzaingoaren hizkuntza-eskakizunei buruz emandako ebazpen judiziala gaitzesten duen adierazpena sinatu eta aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean. Adierazpen instituzional bateratua ez da posible izan, ez baitu izan gainerako taldeek atxikimendurik.

Sinatzaileen izenean Aitor Aldasoro (EAJ), Rebeka Ubera (EH Bildu) eta Miren Gorrotxategi (Podemos) legebiltzarkideek irakurri dute epaia normalizaziorako bidean atzera egitea dela eta «kezka eta ezinegon sakona» eragiten dituela dioen adierazpena.

Maiatzean, hain zuzen, EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo zuen Irungo Udalaren lapostu-deialdi bat, non hizkuntza-eskakizuna finkatzen zen hamabi udaltzain postutararako. Auzitegi Nagusiak, deialdiaren aurkako helegitea ontzart harturik, ebatzi zuen euskararen ezagutza eskatzea «diskriminatzailea» zela.

Sinatzaileen ustez, erabakiak «zalantzan jar dezake sektore publikoan euskararen normalizazioan aurrera egiteko esparru juridikoa». «Epaiak kezkatzen gaitu, duela hamarkada batzuetatik euskal administrazioan euskararen normalizazioan aurrera egiteko indarrean dagoen esparru juridikoa zalantzan jar dezakeelako. Euskal gizarteak bermatzen duen marko eredugarria», adierazi dute.

Taldeek «udal-autonomia defendatzeko« behar duen babes osoa eskaini diote Irungo Udalari behar duen, eta nabarmendu dute «administrazio publiko orok legitimitatea eta eskumena duela lanpostuen hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasunak ezartzeko, herritarren hizkuntza-eskubideak erdigunean jarrita».

Sinatzaileen ustez, alegia, 86/1997 Dekretua, sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena, «giltzarria izan da langile publikoen hizkuntza-gaikuntzan aurrera egiteko eta gizarte osoaren hizkuntza-eskubideak bermatzeko».

No hay comentarios:

Publicar un comentario