lunes, 2 de febrero de 2026

Migranteen ezohiko erregularizazioari buruzko informazioa emango dute

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 2 de Febrero de 2026

Migranteen ezohiko erregularizazioari buruzko informazioa emango dute

Bizirun elkarteak informazio solasaldia antolatu du hilaren 12rako (osteguna) 18:30ean Palmera Montero gunean.

Palmera Montero gunean izango da batzarra.

Espainiako Gobernuak migratzaileentzat eginiko ezohiko erregularizazioak berekin ekar lezake Hego Euskal Herrian bizi diren 30.000 migranteren baino gehiagoren egoera arautzea. Horri begira, Bizirun elkarteak informazio solasaldia antolatu du hilaren 12rako (osteguna) 18:30ean Palmera Montero gunean.

Batzarrean, erregularizatu nahi duten migranteek bete beharreko eskakizunak, nahiz eskaerak egiteko epeak zehaztuko dituzte. Elkartearekin harremana egin nahi duenak 626 19 52 09 telefono zenbakira dei dezake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario