viernes, 12 de julio de 2019

Jada kalean da 88. udal aldizkaria

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 12 de Julio de 2019.

Jada kalean da 88. udal aldizkaria

20.000 ale inguru banatuko dituzte datozen egunotan. Gainera, PDF formatuan ere eskura daiteke.
88. alea.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, dagoeneko 88. udal aldizkaria banatzen hasi dira. Portadako protagonista nagusiak udalbatza berriko kideak dira; joan den ekainaren 15ean ateratako argazkia erabili dute.
Askotariko gaiak landu dituzte argitalpen honetan. Bereziki, 2019ko sanmartzialen inguruko irudi bilketa egin dute, hala nola, datozen asteotarako udalak antolatu duen kultur eta aisi agenda. Gainera, txoko berezia eman diete Irungo Txirrindulari zein Txingudi Errugbi taldeei, euren 50.urteurrenean.
20.000 etxetara iritsiko da aldizkaria. Horrez gain, udaleko webgunean ere PDF formatuan eskura daiteke.

No hay comentarios: