domingo, 3 de noviembre de 2019

‘Cápsula del tiempo’ proiektua aurkeztu du Irun 1522k

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 3 de Noviembre de 2019.

‘Cápsula del tiempo’ proiektua aurkeztu du Irun 1522k

Bakearen aldeko idatzi bat, prentsa idatzia, eta hainbat objektu lurperatuko dituzte Faisaien uhartean
Domingo, 3 de Noviembre de 2019 - Actualizado a las 06:04h
IRUN- Pasa den astean aurkeztu zuen Irun 1522ko fundazioak Faisaien uhartearen Cápsula del tiempo proiektua Pirinio Atlantikoen Kontseilu Nagusiaren aurrean. Iñaki Arruabarrenak (lehendakaria), Alberto Buenek eta Fernando Rodríguezek (patroiak), San Martzialeko 1go Guduaren V. Mendeurrena Fundazioaren ordezkariak izan ziren egitasmoa aurkezten.
Cápsula del tiempo proiektua bakearen aldeko eta Irun, Hondarribia, Hendaia, Biriatu eta Urruñako udalen anaitzearen deklarazio instituzionala, eguneko idatzizko prentsa, erabilera legaleko dirua eta Txingudi Badiako 27 eskoletatik irabazlea atera den lana edukitzen duen kutxa bat Faisaien uhartean lurperatzean datza.
2022 urteko ekainaren bigarren hamabostaldian ospatu nahi den ekitaldi instituzionalean, bost udalen bakearen aldeko deklarazioa irakurriko da.

Gainera, Irun 1522 Fundazioko ordezkariek lantzen ari diren 42 jardueretatik batzuk gailentzeko aukera izan zuten;besteak beste, Nazioarteko Historia Kongresua, non estatuko eta Frantziako unibertsitateak parte hartuko dute (2021eko ekainean) eta Bidasoa eskualdeko eskoletarako proiektu didaktiko bat (2020 eta 2022 urteetan garatuko dena).
Irun 1522 Fundazioko lehendakariak, Iñaki Arruabarrenak, bileraren “arrakasta” nabarmendu zuen, non Cápsula del tiempoproiektuarekin jarraitzeko animatu zieten elkarteko ordezkariei. Orain, Fundazioak proiektua aurrera eramateko pausuak ematen jarraituko du. - J.G.

No hay comentarios: