euskaraldia
Euskaraldia antolatzeko bilera egingo dute Larreaundin
Auzo elkartea Euskaraldiko sustatzailea izango da lehen aldiz eta horri buruz hitz egiteko elkartuko dira apirilaren 3an.
Maiatzaren 15etik 25era egingo da aurten Euskaraldia eta Larreaundi-Olaberria auzo elkartea sustatzailea izango da lehen aldiz. Euskaraldia egunerokoan dauden euskararekiko “lotsa” eta “oztopoak” gainditzeko dela oroitu dute, eta auzo elkarteak auzoan euskarak dituen eguneroko trabei aurre egiteko, auzo komunitatea josteko eta ondo pasatzeko asmoz sustatuko du ekimena.
Auzoan nola antolatuko diren informatzeko bilera irekia egingo dute apirilaren 3an (osteguna) Iñigo de Loiola kaleko elkartean, 19:00etan. Bestalde, parte hartu nahi duten norbanakoek izena eman dezakete dagoeneko lotura hau baliatuz. Aldiz, elkarte, eskola, komertzio, kooperatiba edo guraso elkarteek auzo elkartearekin harremanetan jarri behar dira izena emateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario