'Yogal Zelaian', Bioterrarako prestatzeko
Aire zabaleko yoga saio kolektiboa antolatu du Bioterrak, EKO Azoka hasi baino egun batzuk lehenago. Stadium Galeko zelaian elkartuko dira ekainaren 1ean.
Ekainaren 6tik 8ra izango da Bioterra EKO Azoka Ficoban, baina, beroketarako hitzordua jarri dute hasi baino egun batzuk lehenago: Yogal Zelaian. Aire zabalean egindako taldekako yoga saioa izango da, ekainaren 1ean Stadium Galeko zelaian egingo dutena.
“Kirolarekin eta bizimodu osasungarriarekin konpromisoz”, jarduera 18 urtetik gorakoei irekia dago, baina, adin txikikoek ere parte har dezakete heldu batek lagunduta baldin badoaz.
Ekainaren 1eko 10:30ean hasiko da egitaraua, eta Maria Eskitxabel irakasle eta azokako kolaboratzaileak dinamizatuko du, “parte hartzaileei beren gorputz eta buruarekin eta ingurune naturalarekin konektatzen lagundu nahian”.
“Sekulako plana, osasungarria eta doakoa” izango da antolatzaileen hitzetan, eta internet bidez eman daiteke izena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario